Gaur goizean aurkeztu da BIEMH fabrikazio aurreratuan liderra den nazioarteko azokaren 32. edizioa, ekainaren 3tik 7ra bitartean Bilbao Exhibition Centren egingo dena. Prentsaurrekoan honako hauek parte hartu dute, orden honetan: Xabier Basáñez, BECeko zuzendari nagusia; Xabier Ortueta, AFM Clusterreko zuzendari nagusia; José Ignacio Ortiz de Urbina, AIMHEko presidentea; José Pérez Berdud, AFM Clusterreko presidentea; eta Mari Carmen Go rostiza, makina erremintaren nazioarteko biurtekoaren (BIEMH) arduraduna.
29 herrialdetatik etorritako 1.500 erakusketarik baino gehiagok parte hartuko dute 2024ko BIEMHen, eta 3.500 produktu eta zerbitzutik gora erakutsiko dituzte. Funtzionamenduan daude n makinak izango dira protagonistak, eta BECeko sei pabilioiak erabiliko dira BIEMH, ADDITƐD, BeDIGITAL eta WORKinn Talent Hub entzat. Egiazko ikuskizun industrial eta teknologikoa izango da, nazioarteko presentzia handiarekin: Alemania, Italia, Portugal, AEB, Japonia, Taiwan eta Turkia, besteak beste. Banaketa sektoreen arabera antolatuko da.