Pribatutasun laburpena / Resumen de la privacidad / Privacy Overview

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bere esperientzia hobetzeko, bertan nabigatzen duen bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatutako cookie-ak zure nabigatzailean biltegiratzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzioen funtzionamendurako. Hirugarrenen cookie-ak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen digutenak. Cookie horiek zure baimenarekin bakarrik biltegiratzen dira zure nabigatzailean eta uko egiteko aukera ere baduzu, baina cookie horietako batzuk uko egiteak eragina izan dezake nabigazio-esperientzian.... 

Always Active

Necessary cookies are required to enable the basic features of this site, such as providing secure log-in or adjusting your consent preferences. These cookies do not store any personally identifiable data.

No cookies to display.

Functional cookies help perform certain functionalities like sharing the content of the website on social media platforms, collecting feedback, and other third-party features.

No cookies to display.

Analytical cookies are used to understand how visitors interact with the website. These cookies help provide information on metrics such as the number of visitors, bounce rate, traffic source, etc.

No cookies to display.

Performance cookies are used to understand and analyze the key performance indexes of the website which helps in delivering a better user experience for the visitors.

No cookies to display.

Advertisement cookies are used to provide visitors with customized advertisements based on the pages you visited previously and to analyze the effectiveness of the ad campaigns.

No cookies to display.

METABOLISMOARI ETA MINBIZIARI BURUZKO NAZIOARTEKO BOSGARREN KONGRESUA EGINGO DA BILBON.

Ekitaldi zientifiko honek presentzialtasuna berreskuratzen du Bilbon ohikoa bihurtu den bilerarekin. Ia hamarkada bateko historia duen kongresua Minbiziaren Ikerketarako Europako Elkarteak (EACR) antolatzen du eta CIC bioGUNEk koordinatuta dago. Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den konferentzian 25 herrialdetako 200 ikertzaile baino gehiago bilduko dira ostegunera arte. Ekitaldiak betiko moduan zientzia-dibulgazioari eusten dion Bilboko Udalaren babesa du.

(Bilbo, 2022ko urriaren 10a) Bilboko Euskalduna Jauregiak minbiziaren metabolismoaren ikerketaren arloko aditu handienak bilduko ditu bihar, asteartea, urriaren 11n hasi  eta osteguna, hilaren 13a, bitartean, gaiari buruzko azken aurrerapenak partekatzeko. Bilera hau CIC bioGUNEren ekimen estrategiko batetik sortu zen 2014an, alor honetako ikerkuntza sustatzeko. Ekitaldiak, Minbiziaren Ikerketarako Europako Elkarteak (EACR) antolatua, ia hamarkada batean nazioarteko aintzatespena lortu du; elkarte honek Europa osoko 12.000 ikertzaile baino gehiago biltzen ditu.

Arkaitz Carracedok, CIC bioGUNEko Ikerbasque Ikerketa irakasleak, minbiziaren CIBERONC sare nazionaleko kide eta ekitaldiaren bultzatzaile eta antolatzaileak, honakoa baieztatu du: “zientzialarien ustez ekitaldi hau aukera paregabea da ikerketa onkologikoan egindako azken aurrerapenen berri jasotzeko eta Bilbon  gizarte- eta kultura-ingurune paregabeaz gozatzeko”.

“Cancer metabolism” izenburupean, hainbat gai jorratuko dira, hala nola minbiziaren zelulak elikatzeko modua, gaixotasunaren garapenean edo progresioan eragina izan dezaketen faktoreak eta onura terapeutikoa ekar dezaketen minbiziaren metabolismoaren manipulazioan oinarritutako tratamendu berriak. Carracedok gogorarazi du “dagoeneko minbiziaren metabolismoak pertsonen osasuna hobetzen lagundu du, eta gaixotasunaren jarraipen hobea egiten lagundu du PET bezalako teknologien bidez. Teknologia honi esker azukrea erabil dezakegu pazienteen tumore-lesioak nabarmentzeko”.
Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak babesa berritu diote ekitaldi honi. Carracedok berariaz azpimarratu duen bezala “Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak ekimen hau babesteko duten estrategiak I+G+b arloan duten interesa gogorarazten digu eta gure zentroen kalitatezko ikerketa munduan ikusarazten jarraitzera bultzatzen gaitu”.
Honelako ekitaldiei emandako laguntzari esker Bilbon ohikoa bihurtu da ikerketaren zabalkundea. Ikuspegi dibulgatzaile eta sozialetik hasi eta izaera zientifiko hutseko elkarrekintzaraino, hiriak, azken bi hamarkadetan, ekintza ugari sustatu ditu zientzia bere kaleetako DNAn jartzeko.

Konferentzia hau CIC bioGUNEren helburu estrategikoaren barruan kokatzen da, hau da, biomedikuntzan egindako aurrerapenak maila zientifikoan zabaltzea nazioarteko oihartzuna duten gaikako kongresu espezializatuekin eta, gizarte mailan, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea (AECC) bezalakoekin koordinatutako dibulgazio-ekintzen bidez.

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!