IÑIGO URKULLU LEHENDAKARIAK ETA CHRISTIAN PRUDHOMME FRANTZIAKO TOURREKO ZUZENDARIAK EDIZIO HISTORIKO HONI HASIERA EMAN DIOTE EUSKADIN
Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, eta Christian Prudhomme, Frantziako Tourreko zuzendari nagusia, izan dira Euskaditik aterako den 2023ko Frantziako Tourreko lehen etapa hasi aurretik egin den zinta mozketako protagonistak.
Frantziako Tourraren 110. edizioko lehen pedalkada hauek Bilbo dute irteera eta helmuga. 182 kilometroko ibilbide zirkular eta bihurria Bizkaian zehar. Estreinaldiko urduritasunari, ilusioari eta indarrari metatutako 3.300 metroko desnibela gehitzen badiogu, lehen jardunaldiak ikuskizun zirraragarria eskainiko digu.
Kantauriko kostaldea eta Urdaibaiko biosfera lotzen dituen eta Gernika-Lumo bezalako leku enblematikoak zeharkatzen dituen ibilbidean, tropelak Laukiz, Gaztelugatxeko Donieneko, Morga, Vivero eta Pike Bideko kota puntuagarriak gainditu beharko ditu. Azken honek 2 kilometroko horma bat izango du, batez beste % 9ko desnibelarekin, helmugatik 10 kilometrora. Nork jantziko du 2023ko Tourreko lehen maillot horia?