+INDUSTRY IRISMENA HANDITUKO DU FABRIKAZIO AURRERATUKO SEKTORE GUZTIAK BILTZEKO

Fabrikazio aurreratuarekin lotutako eragile nagusiak 2025eko ekainaren 3tik 5era bilduko dira Bilbao Exhibition Centren egingo den +INDUSTRY egitasmoaren 4. edizioan. Azokak izaera praktikoa du eta zuzeneko erakustaldiak eskainiko ditu. Azoka hedatzen ari da, industriak bizi duen bilakaerari erantzuna emateko eta smart manufacturing arloko sektore eta bisitari guztiak jasotzeko. Gainera, azokak weAR automatizazioko eta robotikako azoka berria barne hartuko du.

Egitasmo berri horrekin batera, +INDUSTRYren ibilbide sektorizatua osatzeko, aldi berean, dagoeneko sendotuta dauden beste hitzordu batzuk ere egingo dira: BeDIGITAL, AdditꜪD, Maintenance, Pumps & Valves eta Subcontratación. Gainera, WORKinn enplegu foroak industrian talentua bilatzeko erronkari erantzuna emango dio beste behin.

weAR +INDUSTRY baitako azoken zerrendara gehituta, ongietorria emango die, bisitari gisa, makinen fabrikatzaileei, ingeniaritzei eta sistemen integratzaileei, azken erabiltzaileei/OEMei eta osagai eta elementuen fabrikatzaileei, besteak beste. Halaber, erabakiak hartzeko eta erosketak egiteko gaitasuna duten profesionalak bilduko dira, besteak beste, hurrengo sektoretakoak: elikagaiak eta edariak, farmazia eta kosmetika, ontziak eta paketatzea, petrokimika, logistika, hornikuntza eta uren tratamendua, eraikuntza, ehungintza eta plastikoa kautxua. Eta horrez gain: aeronautika, automobilgintza, ekipo ondasunak, eraikuntza metalikoak, energia eta utilities, garraioa eta azpiegiturak, trengintza, ingeniaritza enpresak, makina-erreminta, ontzigintza, siderurgia eta banaketa kanal guztiak eta sektoreko gremioak.

Hiru egunez, mundu osoko enpresa liderrez eta bisitari espezializatuez gain, ekimenak I+G+b arloarekin eta fabrikazio adimenduneko paradigma berriekin konprometitutako erakunde publikoetako ordezkariak ere jasoko ditu. Horri guztiari esker, +INDUSTRY ezinbesteko negozio foroa eta sektore industrial guztiei zuzenduta dagoen Estatuko topagune bakarra da. Bestalde, hitzorduan berritasunak aurkeztuko dituzte, zuzeneko erakustaldiak egingo dira, eta ezagutza tailer eta konferentzien bidez partekatuko da. Gainera, networkingeko sail ugarietan, hitzartutako B2B bileren bidez, harreman profesionalak sustatuko dira.

Banaka-banaka, +INDUSTRYko azoka bakoitzak industria arloko behar espezifikoei erantzungo die. Hala, fabrikazio aditiboaren nazioarteko azokak eta 3D AdditꜪDek bi sektoreentzako punta-puntako ekipoak eta aplikazioak izango dituzte. Maintenancek mantentze-lanetako eta azpiegituretako profesionalentzako topagunea eskainiko du; Pumps & Valves azokak prozesu industrialetarako ponpekin, balbulekin eta ekipamenduarekin lotutako sistemen soluzioak erakutsiko ditu; Subcontratación azokak fabrikaziorako prozesuen eta ekipoen topagune handia jasoko du; BeDIGITAL azokan, teknologia digitalen arloko eragileak eta enpresak industria arloko aplikazioan oinarrituko dira; eta weAR azoka praktiko eta dinamiko bihurtuko da automatizaziorako eta robotikarako produktuen eta ekipamenduen erakustaldiekin eta workshopekin. Horrez gain, WORKinn industria arloko talentuaren espazio integrala izango da.

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!