THE BASQUE COUNTRY WILL ONCE AGAIN HOST THE LARGEST CIRCULAR ECONOMY EVENT IN SOUTHERN EUROPE IN APRIL 2025
Basque Circular Summit, Europako hegoaldeko ekonomia zirkularrari bu ruzko ekitaldirik handiena, datorren urtean berriro egingo da. 2025eko apirilaren 2an, 3an eta 4an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta kontinente osoko industria eta ingurumen arloko profesionalak eta espezialistak bilduko dira bertan, eredu zirku lar baterako trantsizioak Europar Batasunean izaten ari dituen ondorioak aztertzeko.
Ekitaldia Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, antolatuko du, ekonomia zirkularrak enprese i eta Euskadiko sare sozioekonomiko osoari eskaintzen dizkien erronkak eta aukerak aztertzeko, eta, dagoeneko egindako lanaren balioa azpimarratuz, jarduera berriak bultzatzeko. Gainera, eredu ekonomiko berri horrek eskaintzen dituen negozio aukerak eta le hiakortasuna hobetzeko aukerak eztabaidatzeko leku egokia izango da hara joaten direnentzat.
Basque Circular Summit en edizio berriak Eusko Jaurlaritzak ekonomia zirkularreko eredu berri baterako beharrezko trantsizio horretan enpresei eta eragile sozioek onomiko guztiei laguntzeko duen konpromisoa erakusteko balioko du. Legeetan eta arauetan egindako aurrerapenak ere aztertuko dira, eta baita azken urteotan Europako Itun Berdearen esparruan ekonomia zirkularrean egin diren berrikuntzak ere.
Euskal enpresek dagoeneko aldaketak egiten ari dira, eta, beraz, ekonomia zirkularrean haiek egin duten lana eta lortu dituzten emaitzak partekatu ahal izango dituzte Basque Circular Summit en, bai bakarka, bai Euskadiko Ekonomia Zirkularreko Estrategia 2030 esparruan martxan jarritako lankidetza publiko eta pribatuko ekimenen bidez: Basque Ecodesign Center, Euskadiko ETE Zirkularra eta Basque Ecoinnovation. Gainera, ekitaldiak nazioartean izango duen oihartzunari esker, Euskadi ekonomia zirkularraren printzipioak aplika tzen dituen lehenetariko lurralde gisa ezagutuko dute nazioartean.
Zirkulartasunaren aldeko apustua sustatzen jarraitzeko, topaketan ekintzarako irizpide eta giltzarriak emango dizkie euskal enpresei, erakunde publiko eta toki erakundeei, akademikoei eta baita herritarrei ere.
Iturria: Irekia