Pribatutasun laburpena / Resumen de la privacidad / Privacy Overview

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bere esperientzia hobetzeko, bertan nabigatzen duen bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatutako cookie-ak zure nabigatzailean biltegiratzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzioen funtzionamendurako. Hirugarrenen cookie-ak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen digutenak. Cookie horiek zure baimenarekin bakarrik biltegiratzen dira zure nabigatzailean eta uko egiteko aukera ere baduzu, baina cookie horietako batzuk uko egiteak eragina izan dezake nabigazio-esperientzian.... 

Always Active

Necessary cookies are required to enable the basic features of this site, such as providing secure log-in or adjusting your consent preferences. These cookies do not store any personally identifiable data.

No cookies to display.

Functional cookies help perform certain functionalities like sharing the content of the website on social media platforms, collecting feedback, and other third-party features.

No cookies to display.

Analytical cookies are used to understand how visitors interact with the website. These cookies help provide information on metrics such as the number of visitors, bounce rate, traffic source, etc.

No cookies to display.

Performance cookies are used to understand and analyze the key performance indexes of the website which helps in delivering a better user experience for the visitors.

No cookies to display.

Advertisement cookies are used to provide visitors with customized advertisements based on the pages you visited previously and to analyze the effectiveness of the ad campaigns.

No cookies to display.

BILBO MUNDU MAILAKO ZAZPIGARREN HIRI ERTAIN ONENA BIHURTU DA “GLOBAL DESTINATION SUSTAINABILITY” INDIZEAN

Bilbo 24. postura iritsi da bilerak, sustapen-bidaiak, konferentziak eta erakustaldiak egiteko destino jasangarriak diren nazioarteko 100 hiri erakargarrienen artean.

Global Destination Sustainability rankinga gizarte, ekonomia zein ingurumenaren ikuspegitik jasangarritasuna bultzatzeko estrategia bateratuak sortzea helburu duen hiriek osatzen dute.

Bilbo mundu mailako zazpigarren hiri ertainik onena bihurtu da Global Destination Sustainability indizean. Gizarte, ekonomia zein ingurumenaren ikuspegitik estrategia bateratuak sortzearen aldeko konpromisoari estuen lotuta nazioarteko 100 hirien nazioarteko ranking honetan, Bilbok 24. postua lortu du eta horrenbestez, ongien sailkatuta dagoen Estatuko hiria da.

Honek esan nahi du Bilbok 9 postuko igoera izan duela 2022ko emaitzen aldean, eta sekulako jauzia egin duela 2021ean, Bilbok Global Destination Sustainability rankingari atxiki zitzaion urtean, lortu zuen 42. postuarekin alderatuta.

Global Destination Sustainability indizea bilerak, sustapen-bidaiak, konferentziak eta erakustaldiak egiteko (MICE sektorea) destino jasangarrien nazioarteko rankinga da, eta funtsezko oinarritzat baloratzen du 71 itemen bidez NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egitea. Gure hiriaren kasuan, Bilbao Convention Bureauk eta bere hornitzaileek “Bilbao Arima Berdea” izeneko lan-batzorde iraunkorraren barruan inplementatu dituzten hobekuntzak baloratu dira.

Indize horrekiko atxikimenduak, Bilboko Udala buru, garapen jasangarria hobetzeko dinamika bat ezarri eta tokiko eragileek jasangarritasunaren arloan egiten duten lana aitortzea du helburu, gure hiriarekiko konfiantza bultzatzeko nazioarteko ekitaldien antolaketari dagokionez. Tokiko eragileekin batera, Bilboko Udalak MICE sektorean (kongresuak eta ekitaldiak) duen lehia-abantaila handitzea bilatzen du; izan ere, osasun-krisiaren aurretik urtean 1.300 bilera egin ziren hirian, eta pixkanaka jarduera lehengoratzen ari da.

GLOBAL DESTINATION SUSTAINABILITY

GDS indizea, Nazioarteko Kongresu eta Konbentzioen Elkarteak (ICCA), IMEX Groupek, City Destinations Alliance eta MCI Groupek elkarlanean egina, sektoreko profesionalak batzen dituen destino jasangarrien mugimenduari atxikita dago. Helburua estrategiak sortzen laguntzea da, destinoak jasangarriagoak izan daitezen gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arloan. Aurten, Göteborg, Liverpool, Washington eta Sydney hiriak daude rankingaren buruan.

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!