BIEMH EKITALDI JASANGARRI GISA AKREDITATU DA ERRONKA GARBIA ZIGILUA LORTUTA

BIEMHek, Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoak, Erronka Garbia, zigilua eskuratu du; ingurumena errespetatzen duen eta jasangarria den ekitaldiaren akreditazioa, hain zuzen ere. Ziurtagiria Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (Ihobe) ematen du eta
Bilbao Exhibition Centreko ekitaldi handienetakoaren antolaketa-taldeak egindako ahaleginak saritzen ditu.

Auditoretza ekainaren 3tik 7ra bitarte egindako azoka industrialaren 32. edizioaren baitan egin zuten. Aurtengo edizioan 29 herrialdetatik iritsitako 1.604 enpresa erakusketarik eta 37.614 bisitarik hartu dute parte, eta 66 milioi euro baino gehiagoko inpaktua sortu dute. Ziurtagiria lortzeak duen balioa eta konplexutasuna agerian uzten dute zifra horiek. Zigilua lortzeko, fabrikazio aurreratuan liderra den azokak inpaktua gutxitzeko plana aplikatu du.

Plan horrek sei jarduera-ardatz ditu: mugikortasuna, energia, ura, erosketa, azpiegitura eta hondakinak. Ezarritako neurri batzuk aipatzearren, honako hauek dira horietako batzuk: argiaren intentsitatea eta tenperatura ordu-faseetara egokitzea; standetako energia-erabilera murriztea;
hondakinak murriztea eta gaika biltzea; seinaleetan elementu jasangarriak erabiltzea; eta komunikazioen, sare sozialen eta webgunearen bidez, gai horiei eta ingurunean inpaktua duten beste gai batzuei buruz sentsibilizazio-kanpainak garatzea, esaterako, bisitariek garraio publikoa erabiltzeari buruz.

Bilbao Exhibition Centre, 2022an hasi zen bere ekitaldiak Erronka Garbia zigiluarekin ziurtatzen, 2030eko Garapen Jasangarriko Helburuak biltzen dituen agendarekin eta jasangarritasunarekin lotutako konpromisoa ibilbide-orritzat hartuta. Hala, gaur egun jasangarritasunak duen garrantziaz
jabetuta, BECek, energia berriztagarrien arloan, bere ingurumen-aztarna gutxitzeko eta bere balio- kate osoan jardunbide arduratsuak sustatzeko helburu irmoa agerian uzten duten hainbat ekimen ezarri du.

Ekintza horien artean, eguzki-plaka fotovoltaikoa handitu izana dago. Instalazio hori barrutiaren energia-hornikuntzara bideratzen da oso-osorik eta beharrezko energia osoaren % 18 ematen dio. Bestalde, ibilgailu elektrikoetarako birkarga puntuen sarea handitu da eta eguneroko jarduerarako
energia berriztagarriak erabiltzen ditu. Horrekin lotuta, azpimarratu beharrekoa da BECen gaur egun kontsumitzen den energiaren % 53 datorrela iturri berriztagarrietatik. BIEMHez gain, Erronka Garbia ziurtagiria jaso duten BECen beste azoketako batzuk dira Steel Tech, Gustoko, Egurtek eta Expovacaciones.

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!