Pribatutasun laburpena / Resumen de la privacidad / Privacy Overview

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bere esperientzia hobetzeko, bertan nabigatzen duen bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatutako cookie-ak zure nabigatzailean biltegiratzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzioen funtzionamendurako. Hirugarrenen cookie-ak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen digutenak. Cookie horiek zure baimenarekin bakarrik biltegiratzen dira zure nabigatzailean eta uko egiteko aukera ere baduzu, baina cookie horietako batzuk uko egiteak eragina izan dezake nabigazio-esperientzian.... 

Always Active

Necessary cookies are required to enable the basic features of this site, such as providing secure log-in or adjusting your consent preferences. These cookies do not store any personally identifiable data.

No cookies to display.

Functional cookies help perform certain functionalities like sharing the content of the website on social media platforms, collecting feedback, and other third-party features.

No cookies to display.

Analytical cookies are used to understand how visitors interact with the website. These cookies help provide information on metrics such as the number of visitors, bounce rate, traffic source, etc.

No cookies to display.

Performance cookies are used to understand and analyze the key performance indexes of the website which helps in delivering a better user experience for the visitors.

No cookies to display.

Advertisement cookies are used to provide visitors with customized advertisements based on the pages you visited previously and to analyze the effectiveness of the ad campaigns.

No cookies to display.

AMAITU DA AFE APCEREN II. BATZAR ARRAKASTATSUA

AFE-APCEk elkarrekin egindako II. Batzarra uztailaren 3tik 6ra bitartean egin dute Bilbao Exhibition Centreko instalazioetan. BECekin elkarlanean antolatu dute Espainiako Azoken Elkarteak (AFE) eta Espainiako Batzar Jauregien Elkarteak (APCE) eta 240 partaide inguru bildu ditu.

AFE-APCEren II. Batzarraren leloa “Eraldaketa sortzen duten legatuak; batzar eta azokak: ekitaldiaz harago doan inpaktua” izan da eta batez ere Estatuko batzar jauregietako eta azoken sektoreko ordezkariak bildu ditu. Horren helburua izan da sinergiak sortzea, sektorea indartzen laguntzea eta inpaktu ekonomiko handiagoa lortzeko estrategiak garatzea. Edukien programak funtsezko gaiak jorratu ditu: MICE sektorearen efektu ekonomikoa eta soziala, batzar jauregi edo barruti bat aukeratzean bezeroek baloratzen dutena, adimen artifiziala, marketinaren kudeaketa integrala, talentuaren kudeaketa eta atxikipena, lidergoa, jasangarritasuna edo erosketak eta kontratazioak faktore estrategiko gisa.

Ekitaldi horretan, gainera, tokia izan zuten networkingak, lankidetzak eta negozio-sorkuntzak. Gainera, jardunaldietako bakoitzean programa sozial aipagarria antolatu zuten eta bertaratutakoek horren inguruko oso balorazio ona egin zuten: San Mames estadiora bisita gidatua eta ongietorriko koktela, bisita gidatua eta kongresuaren afari ofiziala Guggenheim museoan, itsasontzian egindako txangoa Bilboko erdigunean (udaletxeko zubitik Zorrotzaurreko erriberaraino), eta afaria Café Iruñan. Amaitzeko, batzarraren ondorengo jarduera gisa, bisita gidatua egin zuten Bizkaia Zubira, herri kirolen erakustaldia Algortako (Getxo) Andra Mari pilotalekuan, eta bazkaria Ereagako (Getxo) hondartzako La Ola jatetxean.

Batzarraren afari ofizialaren baitan, APCEren eta AFEren sariak banatu zituzten Guggenheim museoan. APCErena AECOCri (Kodetze Komertzialaren Espainiako Elkartea) eman zioten eta Garapeneko zuzendariak, Jordi Cuatrecasasek, jaso zuen. AFErena Marva Taldeari eman zioten. Hain zuzen ere, enpresa horrek aurten 70. urteurrena bete du eta saria kontseilari delegatuek, Ignacio eta Joaquín Cabralek, jaso zuten. Bestalde, bi elkarteek plaka bat eman zioten Xabier Basañezi, BECeko zuzendari nagusiari, batzarra arrakastatsua izan zedin talde osoak egindako lana aitortzeko eta azoka esparruak 20. urteurrena betetzen duelako aurten.

Bestalde, batzarraren claimarekin (Eraldaketa sortzen duten legatuak) lotuta, APCEk eta AFEk eta batzarkideek beren borondatez 2.000 euroko dohaintza egin zuten La Cuadri del Hospi elkartearentzat. Dohaintza hori Gurutzeta Barakaldoko Unibertsitate Ospitaleko Haur Onkologiako Unitatean prozesu onkologikoren bat jasan duten haurren gurasoei bideratu zieten.

Gehiago irakurri

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!