Jaio zeneko ehungarren urteurrena bete den honetan, ‘Bilbao-Bilbao’ etapak Jesus Loroño omenduko du, La Vuelta 1957an irabazi zuen txirrindulari bizkaitarra, eta Sollube gaina gehituko zaio ibilbideari. Etapak izango dituen 157,4 kilometroetan errepikatu egingo da 2023ko Frantziako Tourraren Gran Départ irteerako lehenengo etaparen ibilbidea; Bizkaiko 27 udalerritatik igaroko da, hala nola Larrabetzutik, Jesus Loroño omenduaren jaioterritik.

‘Bilbao-Bilbao’ etapa 2025 La Vueltaren hamaikagarrena izango da: San Mames estadioaren ingurunetik abiatuko da irailaren 3an, arratsaldeko 13:30ean, eta Bizkaiko hiriburuko Kale Nagusian amaituko da 17:20tik aurrera. Bilbok eta Bizkaiak hitzordu garrantzitsua izango dute beste behin txirrindularitza profesionalarekin, 2025 La Vueltaren 21 etapetako bat hartuko baitute, kirol-ekitaldi garrantzitsuak hartzeko apustuari dagokionez bi erakundeen artean dagoen sintoniaren erakusle.

Gehiago irakurri

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!