Lehen Mailako Arretako Medikuen Espainiako Elkarteak (SEMERGEN) Kongresu Nazionalaren 46. edizioa egingo du urriaren 2tik 5era Bilbon, Bilbao Exhibition Centren (BEC) BEC), ‘Formándonos con ilusión/Ilusioz prestatzen’ izenburupean. Biltzar horrek Espainia osoko 5.000 familia mediku baino gehiago bilduko ditu, eta medikuntzaren alorreko estatu mailako kongresu ekitaldirik handiena da. Hain zuzen, Kongresu hau aukera aparta da Lehen Mailako Arretaren esparruan egin diren aurrerapenik berrienak ezagutzeko.
Askotariko hitzaldiak, sinposioak, mahai inguruak, mintegiak, tailerrak eta trebetasun gelak barne hartzen dituen programa zientifiko anizkoitz baten bidez, kongresu honen helburua da Familia eta Komunitateko Medikuntzako profesionalei eta egoiliarrei espezialitateko azken berrikuntza zientifiko eta teknologikoak eguneratzeko eta arlo horiek egokiro jorratzeko espazio bat eskaintzea, haien gaitasunak eta etengabeko garapen profesionala sustatze aldera.