Bilboko Kalealdiak irisgarritasuna hobetu du eta Erronka Garbia ziurtagiria jaso du beste behin

Aurten 25. edizioa ospatuko duen BILBOKO KALEALDIA Antzerki eta Arte Jaialdiak bi helburu ezarri ditu: irisgarriagoa izatea, programazioa ahalik eta jende gehienarengana iristeko, eta, bigarrenik, ekitaldi jasangarri gisa sendotzea, ikuskizunak egiten diren ingurunea gehiago errespetatuz.

Publiko guztiei kultur programaziorako irisgarritasuna errazteko, BILBOKO KALEALDIAk neurri batzuk ezarriko ditu eta neurri horiek ugaritzen joango dira hurrengo edizioetan. Lehenik eta behin, Kamikaz Kolektiboaren “Troia” (uztailaren 2an, 19:15ean, Doña Casilda parkeko pergolan) eta Hortzmuga Teatroaren “Agurea, urpekaria eta itsasoa” (uztailaren 3an, 17:45ean eta 20:30ean, Casilda parkeko ahateen urmaelaren inguruan) testuak dituzten bi ikuskizunek zeinu hizkuntzako interpreteak izango dituzte.

Halaber, mugikortasun edo ikusmen murriztua duten pertsonentzat erreserbatutako espazioak egongo dira Osa & Mujikaren “Bueltaxka” ikuskizunean (uztailaren 1ean 18:30etan eta 20:30etan Doña Casildaren pergolan), Loratzen Dantza Taldearen “Erroak” ikuskizunean (uztailaren 2an 18:15etan eta 21:15etan Arte Ederren Museoaren gunean) eta Ganso & Cíaren “Welcome & Sorry” ikuskizunean (uztailaren 3an, 18:30etan eta 21:00etan, Doña Casildako pergolan), Cie. Los Putos Makinasen “Piti Peta Hofen Show” (uztailaren 4an 18:15etan eta 21:00etan BB.AA. Museoaren inguruan), Orain Bi Zirko Teatroren “Mute” (uztailaren 5ean 18:15etan ahateen urmaelaren inguruan) eta Dab Dantza Konpainiaren “NOUED” (uztailaren 6an 19:30etan Casilda Iturrizar parkeko pergolan).

Irisgarritasuna erraztuko duten beste neurrietako bat piktogramen, letra handiagoen, irisgarritasun adierazpenen eta kokapenen maparen bidez egokitutako esku programak dira. Gainera, aurten, BILBOKO KALEALDIAk irisgarritasunean prestatutako arreta langileak izango ditu, eta behar duenaren eskura egongo da Casilda Iturrizar Parkeko Informazio Gunean.

JAIALDI JASANGARRIA

Iaz bezala, aurten ere BILBOKO KALEALDIAk Eusko Jaurlaritzako IHOBE sozietate publikoak emandako Erronka Garbia ziurtagiria du. Zigilu horren bidez, Udalak konpromisoa hartu du Jaialdian ingurumen inpaktua hobetzeko neurriak sartzeko, besteak beste, mugikortasunari, energiari, urari, erosketari eta azpiegiturei eta hondakinei dagokienez.

Gehiago irakurri

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!