Bilboko Udalak Bilboko bide publikoan bisita gidatuak egiteko jardunbide egokien Eskuliburua aurkeztu du

Bilboko Udalak Bilboko Bide Publikoan Bisita Gidatuak Egiteko Jardunbide Egokien Eskuliburua aurkeztu du. Dokumentuak jaso egiten du azken hilabeteotan zehar Euskadiko gidari turistikoen eta hartzaileen elkarteekin batera egin den lana, eta eskuragarri dago lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

ASOARTE (Euskadiko Turismo Hartzaileen Agentzien Elkartea), ATRAE (Euskadiko Turismo Agentzia Hartzaileak), AEAVE Euskadi (Euskadiko Bidaia Agentzien Enpresa Elkartea) eta Apit Euskadi (Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Gidarien Elkartea) erakundeen izenean, Carmen Romok, Chelo Escabiasek, Enrique Hernáezek eta Aitor Delgadok, hurrenez hurren, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enpleguko Zinegotzi Xabier Ochandianorekin batera sinatu dute jardunbide egokien eskuliburura atxikitzeko konpromisoa; Eskuliburuan ezarritako ildoekin bat egiten duten eragile guztiei prestigioa eta legitimazioa ematea du xede.

Gidak jasotzen dituen ekintzak, funtsean, honako hauetara daude bideratuta: Bilboko herritarren eguneroko bizitzaren eta bisitarien arteko orekari eustera; hiriko turismo baliabideak eta espazio publikoa zaintzera; hiriko mugikortasunaren efizientziaren, segurtasunaren eta irisgarritasunaren bermeak izatera; eta gidari profesionalen profesionaltasunari balioa ematera.

Deskargatu

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!