Teknologia berriak, merkatu berriak eta aukera berriak. Horiek izango dira Fabrikazio Aditiboko eta 3D Inprimaketarako Estatu mailan erreferentziazkoa den ADDITƐD espazio industrialaren hurrengo edizioaren oinarri izango diren inputak. Azokak, beste behin, sektoreko enpresa nagusien interesa piztu du. Zortzigarren edizioa ekainaren 3tik 7ra bitarte egingo da Bilbao Exhibition Centren.
Bost egunez, honako hauekin lotutako azken berrikuntza teknologikoak egongo dira ikusgai: sistemak eta makinak, aplikazio industrialak, fabrikazio aditiborako lehengaiak, kontsumigarriak, software edo eskanerreko proiektuak eta 3D eskaneatze-zerbitzuak