BEC-EK MILIOI EURO BAINO GEHIAGOKO INPAKTUA SORTU DU

Bilbao Exhibition Centrek 156 milioi euro baino gehiagoko BPGarekiko inpaktu ekonomikoa sortu zuen 2023an antolatutako 224 ekitaldiei esker. Negozio-lerroen arabera, 34 Azokak eta Erakusketak izan dira; 164 Batzarrak, eta 26 Bizkaia Arenarekin lotutakoak. Zalantzarik gabe, jarduera handiko urtea izan da BECentzat. Guztira, 902.741 bisitari jaso ditu eta barrutia 315 egunez egon da okupatuta. Jarduera-indize horren ondorioz, Euskadiko ogasunentzat zergatan bildutako dirua 29,9 milioi euro baino gehiagokoa izan da eta 3.053 enplegu sortu dira.

Azoka eta Erakusketen arloan, BECek hitzordu enblematiko batzuk jaso zituen berriro eta proposamen berritzaileak gehitu zituen, 2.705 enpresa erakusketari bilduz. +INDUSTRY oso garrantzitsua izan zen egutegian. Negozio-foro horretan, beren sektoreetan erreferentziazkoak diren hainbat azoka industrial aldi berean egin ziren: ADDITꜪD, BeDIGITAL, Maintenance, Pumps&Valves, Subcontratación eta WORKinn. Gainera, erakusketa profesionalen programazioari dagokionez, azpimarragarriak dira ondorengo hitzorduak: Steel Tech; World Maritime Week; Basque Open Industry; Empack y Logistics & Automation Bilbao; Euskoener; Expocadena; Food4Future eta Intergraf.

Aldi berean, gainera, BECek publiko orokorrarentzako agenda osoa eskaini zuen, era hauetako proposamenekin: Umeen Gabonetako Parkea; Tendencias Creativas; Outlet Azoka; Japan Weekend; Desembalaje; Expovacaciones; FVO-Bigarren Eskuko Ibilgailuen Azoka; Euskal Encounter; Biocultura; Celebra! eta Retroclásica Bilbao.

Bestalde, BEC Batzarrak ekitaldi ugari bildu zituen, neurri handi batean negozioen turismoak azken urteotan izandako gorakada handiari esker. Formatuen zerrenda urtez urte handitzen ari da: kongresuak, erakusketak eta batzarrak, enpresa-bilerak, zinematografiako ekoizpenak eta oposizioak… 2023an, bereziki nabarmendu beharreko ekitaldiak izan dira hauek: Mundu Bankuaren Innovate4Climate; Iberquimia; SME Assembly; EEN Annual Conference; Hidrogenoaren Euskal Korridorearen bilerak, “El Hoyo” filmaren bigarren zatiaren filmaketa; Hyrox kirol-proba eta Frantziako Tourraren Grand Départeko logistikako eta prentsako zentroa.

2023ra begira, BECen ikuspegi estrategikoarekin lotutako funtsezko elementuak izango dira hauek: eraldaketa digitalarekin jarraitzea, erabiltzaileentzako esperientzia bikaina bermatzea eta tokiko eta mundu mailako ingurunearen jasangarritasuna lortzen laguntzea. Hain zuzen ere, azken puntu hori lortzeko, 9 ardatzetan antolatutako ibilbide-orria prestatu du BECek: energia, hondakinak, mugikortasuna, berdintasuna, ESK, digitalizazioa, legatua, hornitzaileak eta sentsibilizazioa. Ikuspegi horrekin bat eginez, BECek ingurumen-aztarna gutxitzeko neurri zehatzak ezarri ditu eta, horien artean, azpimarratu beharrekoa da orain gutxi eguzki-planta fotovoltaikoa handitu duela. Horretarako, energia elektrikoa sortzen duten 1.800 plaka berri gehitu ditu eta sortutako guztizko potentzia megawatt batekoa da.

 

2024: berrikuntza eta nazioarteko proiekzioa 20. urteurrenean

Bilbao Exhibition Centreren egutegiaren atzean, laneko plana dago finkatuta eta horren helburua da jarduera berrikuntza maila altuko sektore estrategikoei lotzea. Konpromiso horren ondorioz, eta BECen 20. urteurrena ospatuko den urtean, sektore energetikoarekin lotutako nazioarteko ekimen ugari antolatu dira eta horietako batzuk ondorengoak dira: EHEC-European Hydrogen Energy Conference edo WindEurope Annual Event. Horiek guztiak lehentasuna duten beste batzuekin (fabrikazio aurreratua, adibidez) batera antolatuko dira. Horrekin lotuta egongo da BIEMH-Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren 32. edizioa. Azoka horrek, ADDITꜪD, BeDIGITAL eta WORKinn-ekin batera, etorkizunerako erakusleihoa eskainiko du, eta bisitari eta erakusketariak lehen mailako ingurune industrialean barneratuko ditu.

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!