Sektore siderurgikoaren erronkak, aurrerapenak eta joerak izan dira STEEL TECH, Congress & Expo biltzarraren bigarren edizioaren protagonista nagusiak. Sektore siderurgikoak berak antolatutako ekitaldia izan da, eta sektorea bera izan du xede. Bilbao Exhibition Centre-en egin da, urriaren 25etik 27ra bitartean. Ekitaldia Europa hegoaldeko abangoardiako ekitaldi nagusia eta nazioarteko erreferentea bihurtu da sektore siderurgikoan. 25 herrialde baino gehiagoko 791 profesional bertaratu dira eta elkarri lotutako hainbat gunetan hartu dute parte.