Espainiako Biltzar Jauregien Elkarteko (APCE) eta Espainiako Azoken Elkarteko (AFE) kideek ontzat eman dute, aho batez, Bilbao Exhibition Centre-ek aurkeztutako hautagaitza, 2024an egingo den AFE-APCEren II. biltzarra antolatzeko.
Espainiako Azoken Elkarteak (AFE) eta Espainiako Biltzar Jauregien Elkarteak (APCE) egindako lehenengo baterako biltzarra Málagan egin zen, 2022ko uztailean. Biltzar horrek arrakasta handia izan zuen, bertaratutakoei eta edukiei dagokienez.