Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren ordezkaritza bat, Jonan Fernández Gizarte Trantsizioko eta 2030 Agendako idazkari nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea buru dituena, egun hauetan New Yorken dago, Nazio Batuen Erakundearen Goi Bileran antolatutako ekitaldietan parte hartzen.
Gailurra ekintzarako dei gisa planteatzen da, 2030 Agendaren aldeko bultzada berreskuratzeko, eta garrantzi berezia du, NBEk garapen jasangarriko 17 helburuak lortzeko jarritako epearen erdian