B Accelerator Tower zentroak, lehenengo urteurrenaren harira, Innovation Week jardunaldiaren lehenengo edizioa antolatu du. Bertan, teknologia, hazkuntza, sormena eta berrikuntzako alorrak jorratzen dituzten balio handiko edukiak eskainiko dira hiru egunez; nazioarteko hizlariek hartuko dute parte, eta proiektu berritzaileetan, enpresetan eta startup arrakastatsuetan —hala nola Hawkers, CAF, IKEA, BBVA Spark, Google o Microsoft — aritzean izandako esperientzia azalduko dute. 2022ko irailaren 19an inauguratu zenetik, nabarmenki hazi da BAT, eta erreferente bihurtu da Bizkaia eta Euskadiko ekintzailetza eta berrikuntzako ekosisteman. Lankidetza publiko-pribatuko eredu bakarrarekin, BATek startupak, enpresak, teknologia-zentroak eta inbertitzaileak biltzen dituen erkidego sendoa eratu du; horiek guztiak nazioartean konektatuta daude, konponbide.