Ekainaren 25etik uztailaren 3ra, bi urterik behin antolatzen den Design Research Society delakoaren DRS2022 kongresua antolatuko da Bilbon. Europako sozietate akademikorik zaharrena da, eta askotariko alorretako diseinu-prozesua aztertzen eta ikertzen jarduten du.
Bilboko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Arkitekturako Goi-mailako Eskola Teknikoaren bitartez, mundu osoan entzutetsua den ekitaldi hau antolatuko dute, mundu osoko unibertsitaterik onenetako batzuekin lehian. Epaimahaiak bereziki baloratu zituen hiriaren ekarpena eta inplikazioa. Aurreko edizioak honako leku hauetan antolatu ziren, besteak beste: Londres, Brisbane, Lisboa, Montreal eta Bangkok.